XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan dugunez, benetako hutsuneko egoerak egoera faltsuak baino masa-energi dentsitate txikiagoa du; beraz, hutsune faltsoko eskualde baten barnean sortzen denean zabaltzera joko du geroago eta abiadura handiagoz, argiarenaren ordenakoa egiten delarik, baino hau honela izanik, zabalkuntza posible izan dadin hutsune faltsoaren presioak benetakoarena baino txikiagoa izan behar du, hau harrigarria bada ere.

Konkretuki presioaren balioa masa-energiaren funtzioa da.

Presioaren balioa, orduan, homogeneoa da, dentsitatearena bezala; beraz, presio ezberdintasunik ez dagoenez, ez da indar mekanikorik sortzen.

Dena den, lehenago esana dugunez, presioaren balioak grabitate-indarrarengan eragina du ondoko funtzioak adierazten duen moduan: .

Orduan, P-ren balioa ordezkatzen badugu: .

Honela, grabitate-indar oso berezi bat sortzen dela ondorioztatzen dugu.

Indar hau alderatze-indarra izango litzateke erakarpen-indarra izan ordez.

Orduan, unibertsoaren eskualde batek hutsune faltsoko egoera bat hartzen duenean, bere hedakuntza esponentzialki handitzen da grabitate-indar berezi honek sortzen duen azelerazioari esker.

Hedakuntza honen iraupena 10 32 seg-ren inguruan mugatzen da.

Denbora honetan unibertsoaren diametroa 10 50 aldiz handiagoa egin zela kalkulatzen da.

Oso denbora laburrean, bada, izugarrizko zabalkuntza gertatzen da.

Aipaturiko denbora tartearen buruan benetako hutsuneko burbuilak sortzen dira, Higgs-en eremuak balio ez nuluak hartzen dituzte, simetria apurtu egiten da (...).